martes, 21 de febrero de 2012

Zer da ba azkonarra?



Zakurraren tamainako mustelido handia da azkonarra. Karniboro orojalea da eta lurazpian bizi da beste azkonarrekin batera. Nahiko arazo izan ditu gizakiarekin, arto sailetan egin izan dituen triskantzengatik eta bere ileekin bizarra kentzeko brotxak egin izan ditugulako. Ez du arazorik bere espezieko kideekin lurralde berean bizitzeko. Nahiko lurralde txikiak hartu ohi dituzte, ez dute 2Km-ko erradiorik gainditzen.